Utzi azalari

OSTEGUNA, 29/02/2023

19etan. TXOKOGORRI

Komikiaren aurkezpena

Topaketa egilearekin

AINARA AZPIAZU

Ainara Azpiazu Aduriz, Axpi (Hernani, 1980). Soziologian lizentziatua, komikigile eta ilustratzaile profesionala 2008az geroztik. Komikiak Berrian, Hernaniko Kronikan, Gaur8n, Irrien lagunaken eta beste aldizkari batzuetan argitaratu ditu. Ilustratzaile bezala ere aritzen da, gehien bat hau literaturarako lanak ilustratuz. Artikulu eta beste zenbait alorretan ere egiten ditu ilustrazioak: kartelak, eskuorriak.

UTZI AZALARI

Maialen Lujanbioren hiru ber­tso izan ziren liburuaren iturburu, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean botatako bertsoetan oinarritutako nobela grafikoa da. Txapela eman zioten bertso haiek Lujanbiori, eta ideia bat Eizagirreri, Axpirekin konpartitu zuena eta, bide luzea egin ondoren, nobela grafiko bilakatu dena. Emakume trans bat da protagonista. Azaletik landu du gaia Axpik, irakurleengan hausnarketa sakona eragiteko.